Inklusioa da osagai sekretua
Errezeta on baten sekretua osagaietan dagoela diote. Neurri zehatzetan. Laberako behar den denboran.
GUREAK Labean detailerik txikiena ere zaintzen dugu beti, baina beste zerbait ere ikasi dugu: lanean dauden eskuak direla emaitza benetan eraldatzen dutenak.
Horregatik, hemen produktu bakoitza gaitasun desberdinak dituzten pertsonen lanetik sortzen da, gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu baten parte diren pertsonak. Talentua eta konpromisoa dutenak. Gizarteari zerbait eman nahi dioten pertsonak. Benetako aukera bat ematen zaienean, balioa sortzeko gai diren pertsonak. Eta horrek emaitza aldatzen du.

Izan ere, enplegu inklusiboa sortzen duzunean, ez zara soilik produktu bat sortzen ari.
Autonomia sortzen ari zara. Konfiantza.
Etorkizuna. Errezetari osagai bat gehitzen diozu, zerrendan agertzen ez bada ere, beste guztian nabaritzen dena.